Egun honetan aldarte morearekin telebista aurrean jarri naiz. Zapping egin eta MTV katean trabatu da mandoa: Vida XXL, hala dio saioaren tituluak.
Pantailan agertu den irudia ikustearen ohitura faltaz-edo, hari begira geratu naiz: emakume gazte eta gizenak telebistan, ezohiko estanpa!
MTVrekiko dudan eszeptizismoa baieztatu beharrean edo, saioa oso-osorik ikustea erabaki dut. Eta bai, publizitate eteneraino bakarrik iraun dut. Hori zen hori emakume gizenaren estigmatizazioa! Aieneen Harresiaren kontra ziruditen, bizitzak ez omen die lagundu eta janarian ito dituzte penak. Eta orain, arazo bikoitza dute: zorigaiztokoak dira eta, gainera, gizenak.
Eta pentsatu dut: gizon gizenek ez al dute arazorik? Argalek ez al dute arazorik? Publizitateta etorri da ondoren. McDonalds-en spot-a lehenengo, eta ondoren Top Gear saioaren promoa, plastikozko emakumearen paseoaren ondoan gizona adurra dariola. 2012ko martxoaren 8ko zapping-aren amaiera.