... ezta ere programazio fluxu zatitu-ezinaren gainean hitz egitea (futbola programatzeko ez bada, noski). Ordea, beste behin, horretaz baliatuko gara gertaera baten berri eman ahal izateko.
Estatu mailako idatzizko hedabide guztien azalean agertu zen pasa den osteguneko Oxfordeko bilera. Arratsaldeko bostetan izan zen eztabaida, Richard Dawkins eboluzionista eta ateista sutsuaren eta Canterburyko gotzainaren artean. Erlijioen gainean eta gizonaren jatorriaren inguruan hausnartu zuten bi gorentasunek. Twitterren bidez jarraitu ahal izan genuen eztabaidan aipatzen zirenak.
Tamaina honetako gertakariaren arrastorik ez, ordea, telebistan: zapping egin eta telenobela, futbola, telesaila eta Telecincoko Sálvame amaigabea. Gaueko albistegietan ere, hutsaren hurrena.
Nola liteke prentsaren azal denak bete dituen gertaera baten berririk ez azaltzea telebistan? Pertsonaiak ez dira erakargarriak, gaia ez da entretenigarria, ez dago hildakorik, ez dago garrasirik, ezta golik ere: zertarako, orduan, telebistaz eman?