"Ai, ama!"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2012ko ots. 16a, 01:00

Aurreko baten aurreratu genuenez, aldaketa garaiak datoz ETB1en.

Gaur estreinatuko den [astelehena] Ai,ama! saioaren grabazioan egon ginen pasa den astean (Iban Garate aurkezlariaren hitzetan, zuzenean emitituko dute ondo bidean).

Astelehenetik ostiralera 21:00etan emitituko da Ai, ama!, ordu erdiko atal laburretan. Iban Garatek egingo ditu aurkezle eta elkarrizketatzaile lanak eta berarekin batera egongo dira kolaborazioan Mikel Pagadi, Itziar Atientza eta Xabier San Sebastian pertsonaiak, umorearen alarderik onenean.

Pertsonaia famatu bat elkarrizketatuko dute saio bakoitzeko (Gorka Otxoarekin egon ginen gu, bihar emitituko duten saioan), eta, kolaboratzaileekin batera, elkarrizketa fresko, dinamiko eta dibertigarria ikusteko aukera izango dugu.

Konparazioak ez omen dira izaten gustukoak, baina programako lankide batek El Hormiguero aipatu zigun Ai, ama! aurkeztu ahala. Izan, bada formatu beretsua duen saioa. Behintzat, Euskal Herriko ekoizpen kulturala promozionatzeko balio badu, gaitz erdi.

Imitazioetan jausiz gero, ordea, zaila izango da bizi iraupena...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak