"El Conquis' saioa"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2012ko urtarrilaren 19a

Gabonen amaierarekin batera hasi zen El Conquistador del fin del Mundo-ren...

... hamargarren denboraldia (adi Goenkale!).

Audientzia share oso handia lortu zuen lehenengo saioak; ikusle fidelez gain, edizioaren berritasunak eta partaideak ezagutzeko kuxkuxeroak gehitu zitzaizkion ikusleriari. Berritasunak ez ziren falta izan: pasa den urtean ez bezala, aurten talde bakarrean lehian hasi ziren partaideak, Jose Luis Kortaren agindupean denak. Lehiakideak, denetarikoak.

Urteak aurrera egin ahala reality-etan fitxatu dituzten pertsonaia berezien (zelanbait deitzearren) barometroak gora egin duen lez, El Conquis-en ere kirolzale izaera nahikoa ez, eta pertsonaien grazia beste nonbait aurkitu beharra sentitu dute, antza (kirolzaleei soso deitzea ez da nire helburua). Are gehiago, kirolzalea izatea ez omen da, itxuraz, baldintza garrantzitsua saioan parte hartzeko.

Pasa den domekan kaleratzeko proposatu zituzten bi lehiakideen adibidea dugu, erakutsi zuten indar bakarra ahotik botatakoa izan zen. Zortez edo tamalez, taldeak segituan gaitzetsi zituen Andoniren eta Yerayen handikeriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak