... Elkarhezitzen elkarteak antolatutako zinemaldi sozialaren barruan, indarkeria matxisten aurkako proiekzio saioan. Bertan ikusi nuen Il corpo delle donne erreportajea (bide batez, esan, Youtube-n ikusgai dagoela).
Italiako telebista berlusconiarra zen aipagai, eta nola ez, emakumeak ziren izar nagusi. Zahartzarotik ihesi, kirurgia plastiko ibiltarien irudiekin batera, off-eko ahotsaren hausnarketak zeuden eta Italiako telebistako emakume-eredua erakusten ziguten irudiek. "Benetako emakumeak non daude?", zioen erreportariak.
Denboraren igaroak aurpegian uzten dituen zimurrez lotsatuta bizi dela-eta gizartea, ez omen dago emakume edadekorik telebistan, eta daudenean, betetzen duten rola ankerra eta basatia da.
Urrutiago joan barik, Telecinco da telebista italiarraren lehengusu propioa eta erreportajearen isla zuzena; tamalez ere, telebista kate gutxi dago beste emakume-eredurik erakusten duenik...
Zain gaude.