... Navarra Directo saioa emititzen jarraituko du ETBk, baina iraupena erdira jaitsita. Egunero emititzen da Navarra Directo. Deskonexio bidez Nafarroarako sortutako 20 minutuko erreportaje saio honek ezer gutxi gehitzen dio España Directo-ren originaltasunari.
Hori izan da, oraingoz, ETBk hartu duen erabakia, orain hilabete jakinarazi ostean saioa bertan behera utziko zuela, Nafarroan ez delako ETBren emisiorik heltzen Lurreko Telebista Digitalaren bidez.
ETBren noraezak ondorio politikoen usaina du berriz ere. Bi urte luze daramatzate EAEko eta Nafarroako gobernuek pilota-pasan, ETBren Nafarroako gastuak ea nork ordainduko zain. Bitartean, langileen postuak kolokan daude eta audientzia nafarra ETBrik gabe.
Navarra Directo-ri estima gutxi diodan arren, begirunea zor diot ETB ikusi nahi, eta ezin duen audientzia horri guztiorri, ea behingoz, egoera petral honi irtenbidea ematen dioten gobernuburuek.