... neska eta mutilen kontsumo ohiturak desberdinak direla.
Neskek telesailak dituzte gustuko eta mutilek umoreagatik eta futbolagatik apustu egiten dute. Azpimarratzekoa ere, gaztelaniaz direla aipatu dituzten saio arrakastatsu denak. Ezer berririk orain arte.
Badago, ordea, atentzioa eman didan kontu bat, eta izan da mutil zein neskak Mujeres y hombres y viceversa izeneko dating show-aren ikusle fidelak direla.
Saioa ikusteko ahalegina egin nuen aurrekoan: neska-panpina bera babestuko zuen mutil guapoaren bila zebilen. Kexu zen, mutilak ez ziren-eta oldartzen neska bereganatzeko, eta mutilak, eskaerei men eginez eta gizontasuna haizatu guran, oilar-hauska letxe zebiltzan bata bestearen aurka.
“Baina flipautxo batzuk dira!”, “gezurra da dena!” esaten didate nerabeek askotan. Justifikazio horiek hutsaren hurrengo dira nire ustez, gaztetxoek egunero-egunero ordu betez saioarekin egiten duten zita fidelarekin konparatuta.