"Zuria beltzaren salbatzaile"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko aza. 24a, 01:00

Pekin Express-ko aurtengo denboraldia Afrikan izango zela jakin nuen...

... eta pentsatu nuen zein exotikoa bihur zitekeen hedabideetatik at dagoen herrialdea irudikatzea tankera honetako saioan. Gizarte kapitalistaren ikur diren hiri zikin eta kaotikoen ondoan, are exotikoagoa ikusten da Afrikaren irudi beltza: girafak, danborrak eta beltzak, konbinazio ederra.

Ez nuen uste saioaren hipokresia hain urruti hel zitekeenik, ordea.

Pasa den igandean, irabaztera zihoazen bi lehiakideek (zuriak, noski) topo egin zuten lurrean botata zegoen ume batekin (beltza, noski). Proba irabazi edo umea salbatu, segundo batzuetako zalantzaren ostean, umea esnarazten saiatu ziren, kexuka, ingurukoek (beltzak, noski) kasu egin ez ziotelako. Gladiatorren musika atzean eta azpitulu argigarriekin (Tanzanian 1.000 umetik 112 hiltzen dira 5 urte bete aurretik) umea berpiztu zuten eta jaten eman zioten.

Burututako lan heroikoa goraipatuz alde egin zuten, noski, proba amaitu beharra zegoen-eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak