... garrasi handien artean diktadorea hil egin zuten.
Hurrengo eguneko egunkari eta telebista (ia) guztietan ikusi ahal izan genuen hilketaren makina bat irudi, Gaddafik jasandako torturak gutxi balira, gorpua zintzilik dantzan ikusi genuen hura bereganatu nahi zuten hainbat jenderen artean.
Txarribodez ari ginela, jakin dugu, beste behin ere, Telecinco kateak salaketa bat jaso duela, Acorralados reality-an txarriboda baten zati bat erakusteagatik. Antza, saio horretako proba bat izan zen txerria hiltzea eta garbitzea. Ikusi ditugun irudietan, lehiakideak (beste baterako utziko dugu lehiakideen plantaz hitz egitea) hildako txerria garbitzen dute, gero, zatitu eta okela janari gisa eramateko.
Eztabaida handia sortu dute txerri gaixoaren irudiek, bai. Ez dut gogoratzen, ordea, Gaddafiren gorpua erakutsi ez zuen hedabiderik. Gauza bat badakit, eta da Eroskin fileteak ez direla zerutik jausten.