Amaia Pavon: "Ezin ihes egin"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko api. 13a, 17:00

Futbolaren gaia lerro hauetan ez aipatzen saiatu izan naiz orain arte...

baina nahiz eta ihes egiten ahalegindu, atzetik etorri eta ziztada mingarria eman dit gaur ere.

Telebista ikusteko bi saiakera egin ditut. Lehenengoa eguerdian, piztu, eta De buena Ley saioan (beste artikulu baterako emango luke honek ere) emakume bat gizonari kalte-ordain eske ari zitzaion, gizonak alaba etsituta omen zeukan, ez ziolako futbolean aritzen uzten. Itzali egin dut telebista gizona emakumezkoen ezintasunak haizatzen hasi denean. Bigarrena, gauez, piztu, eta La Sexta katean Bartzelona eta Madrilen partiduaren iragarkia: gizon nagusi batek urteetan ikusi ez duen semea aurkitu du, eta semeak erratuta dagoela esaten dio; noski, futbolari begira ari da; Lo primero es lo primero, dio esloganak.

Nahiz eta jakin badakidan fikziozko lanak direla bata zein bestea, asaldatu egin naiz gaur ere, ikusita futbolak bikotekidea edo aita errefusatzeko behar adinako funtsa duela telebistan.

Buenafuenterekin nire umore txarrak baretzeko eutsi egin diot saiakerari, eta ordainetan, Victor Varelaren elkarrizketa jaso dut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak