... zer kontatua izanez gero, formatu desberdinetan produktua dibertsifikatzeko aukera eskaintzen du testuinguruak.
Nork kontatua ere ez da arazoa. Reality show-etatik irten diren sasi-famatu labealdiek gainezka egiten dute telebistako parrillan, eta kontaezinak dira hainbat telebista saiotan dauden GH-ko, OT-ko eta EDFM-ko urlia, sandia eta berendiak.
Non eta nola bai, baina zer kontatua da, aldiz, gakoa. Multimediatik transmediarako jauzian gaudela diote adituek, non, produktua dibertsifikatzeak baino garrantzia handiagoa hartu duen istorioak berak.
Horrela, bada, sasi-famatuak ere hasi dira transfamoseoan. Aste honetan ikusi dugu Gotzon Mantulizen bideoa; bertan, El Conquis-eko irabazlea modelo lanetan ikusi dugu. Argazki saioko irudiez probetxu atera dute, eta ikus-entzunezko istorio erakargarri bezain hutsala sortu dute. Produktu funsgabe horrek, ordea, milaka bisita jaso ditu Interneten honezkero.
Transmediatizazio honekin etorkizuneko labealdiek izango dute parada, antza, zer kontaturako.