Amaia Pavon: "Minaren aurkako txertoa II"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko mar. 31a, 02:00

Japoniatik dator berria, Interneten bueltaka dabil bideoa.

Tokion bizi den bizilagunak Youtuben eskegi du; dioenez, martxoaren 14an edo 15ean grabatu du.

Tokion bizi da familiarekin, Fukushimako zentral nuklearretik 200 kilometrora, eta kontatu digu goizean goizetik munduko bi erreaktorerik handienak sutan daudela. Bizilagunak, haserre, zapping egiten du telebistan, erakusteko zer ari diren emititzen

Japoniako programatzaileak: pizza saltokien inguruko saioa, lehiaketak…

Aztoratuta dago, Txernobilen gertatu zenaz oroitzen da, eta beldur da ea ez ote den beharrik egongo 30 milioi pertsonako hiria husteko; baina telebistak ez dio ezer…  "Lagun gaitzazue egoera hau sarean zabaltzen eta salatzen! Internet badaukazue zuen etxeetan, horrek esan gura du zuen herrialdea gurea bezalakoa dela, baina hemen ez daukagu informaziorik!", dio, asaldatuta.

Oraingoan guk ekarri dugu izen propioa duen istorioa hedabideetara, baina minak beste izaera bat du denboran eta espazioan, eta horra hor, bestelakoa da txertoaren kolorea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak