Telebistako programazio-taulak bete dituzte irudiok, hondamendiaren alderdi ilunenak ikusteraino (posible bada, behintzat).
Albistea ezagutu dugu. Baina, albistearekin batera, olatuak eraman dituen hamaikatxo aurpegi ikusi ditugu, izen propioa duten istorio mingarriak entzun ditugu bata bestearen ostean. Oilo-ipurdiaz amaitu dugu ikusten albistegia, eta telebista itzaltzean galderak etorri dira nire burura: beharrezkoa zen hainbeste ezbehar ikustea gertatutakoaren berri edukitzeko? Eman didate egoeraren berri aurpegiek, edo nire nahi morbosoa elikatzeko besterik ez dute balio izan? Hori da albistea?
Esango digute telebista programatzileek egoeraz jabetzeko ematen dizkigutela irudiak, baina ustezko informazio horrek beraiei besterik ez die mesede egiten, istorio gordinekin eraiki dituzten fikzioek immune bihurtzera kondenatzen gaituzte.Anariri entzun nion: ondokoak itoz urazalaratzen gara. Egia ote?