Amaia Pavon: "Martxoaren 8a"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko mar. 15a, 18:35

Pasa den astean ospatu zen Martxoaren 8a; 100. urteurrenez.

100 urte luze pasa diren honetan, emakumearen borrokak egun ekarri duen egoeraz hausnartu dute Berria telebistako Esan ahala saioan. Ordu erdiko elkarrizketan lanketa sakona egiteko asti handirik egon ez den arren,  ikuspegi ezohikoa eskaini digute Josebe Iturriotz eta Miren Aranguren elkarrizketatuek.

Estatu eta autonomia mailako hedabideetan ikusi genituen emakume suhiltzaileak, poliziak… aldarrikatzen emakumearen berdintasun desiratu eta lortua. Horren aurka, Iturriotz eta Arangurenek itxurazko berdintasunaren gaineko gogoetak plazaratu zituzten, itxurazkotasun horretan instituzioek duten pasibotasuna behin eta berriz aldarrikatuz.

Josebek bota zuen perla: "Egun, emakumeak dira inoiz baino emakumeagoak eta gizonezkoak inoiz baino gizonagoak". Gizarte-gaiak  bipolarizatzeko dagoen betidaniko obsesioan, Iturriotzek nabarmendu zuen hedabideetan emakumearen eta gizonezkoaren rol eta estereotipoak muturrera eraman direla eta gaztetxoengan eragin ikaragarria duela, emakumearen askatasun eta berdintasunetik urruti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak