Amaia Pavon: "Poteoan Finlandiara"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko mar. 10a, 01:00

Amamaren kexu hitzak izan dira beti hauek: "Ez dakit euskaldunok zer egingo genukeen tabernarik gabe".

Bai, poteoa, txikiteoa, kalimotxoa… taberna dugu gustuko euskaldunok, gure sozializazio eremu naturala, antza denez. Gazteek ere, asteroko ohitura mantenduz, lepo betetzen dituzte tabernak larunbat gauez.

Larunbat gauez, gazte-poteoaren prime time-ean  estreinatu dute ETB1 katean Finlandia saioa, Wazemank-eko taldearen umorezko ekoizpena. Beti bezala, umore freskoa eskaini digute Alkain eta lagunak ordubete irauten duen esketx sortan. Friends telesail estatubatuarraren eszenatokia gogorarazi digu Finlandia-k. Eszenatokian elkartuko da lagun-taldea, pertsonaia desberdinen imitazioak eta elkarrizketak egiteko.

Gazteak gaztelaniazko edukiei begira dauden kexu gara, eta gazteak, aldi berean, euskarazko saiorik ez omen dagoela beraientzat.

Egoera horren aurrean erabaki zentzuzkoagoa hartzerik bazegoen, larunbat gaueko poteotik Finlandiara joango diren gazteak gutxi batzuk izango dira-eta. Amamak arrazoi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak