Txina eta Indiaren artean ezkutatuta dagoen herrialdetxoan milioi bat biztanle ere ez dira bizi, eta zeharo ezezaguna izan da orain gutxira arte; 1980az geroztik, eta tasa garestiak ordainduta, aukera dago bisitatzeko.
Herrialde budista honetako ongizatea zoriontasunean neurtzen dela kontatu digute, diruan eta ongizate materialean beharrean; kontatu digute ere, matriarkatuan oinarritzen dela gizartea.
Baina bertako erregea arduratuta zegoen herrialdea ez ote zen isolatuegi bizi mundutik, eta 1999an erabaki zuen kendu egingo zuela telebistaren eta Interneten erabileraren gainean zegoen debekua.
Kontatu digute gazteek jeansak eta minigonak jantzi gura dituztela orain, bertako jantziak errefusatuta; MTVko izarren doinuekin datozen mugikorrak eta futbol jokalarien kamisetak erosi gura dituztela; edatea eta erretzea bihurtu dela dibertsio nagusia; emakume gogor eta langilearen irudia apaldu egin dela, edertasunarekin bat ez omen datorrelako.
Bhutanez ari direla…