Amaia Pavon: "ETBren egoeraz"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko ots. 17a, 01:00

ETBren egoeraz hitz egiteko tentazioa izan dut maiz, eta, betiere, hitzak jan beharrean aurkitu izan naiz...

... neure teilatuari harriak botatzen ari naizen sentsazio mikatzak inbaditu nau.

Iritzi kikildu hori aditu baten hitzetan entzun dugu aste honetan, Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa baten. Jose Inazio Basterretxea, EHUko irakaslea,  egun, Aralarren ordezkaria da EITBko administrazio kontseiluan. Hitz potoloak entzun ditugu Basterretxearen ahotan:  

"ETB1en egoera ez da euskaldunok nahi genukeena (...) albistegietan ez du maila ematen, eta zerbitzu publikoa kaltetua da (…) Gaixotasun historikoa da ETBk beti lotura handiegia duela unean dagoen Eusko Jaurlaritzarekin".

"ETB1en diseinua zaharkituta gelditu da (…) dauden saioek ez dute lortzen ikusleen fideltasunik".

 "Gure telebistak adostasun sozial bat behar du, eta berreskuratu behar du herri honekiko konfiantza. Gaur egun ETB ez da sinesgarria Euskal Herriarentzat. Euskaldunak ez du bere burua identifikatzen ETBn".

Hausnarketarako bidea ireki dezatela hitzok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak