Amaia Pavon: "Hilketen atzean"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2011ko ots. 10a, 01:05

Lagunartean eztabaidatzen jardun genuen zergatik ditugun hain gustuko heriotzaren inguruko istorioak telebista-fikzioetan.

 Narratiban adituek esan ohi dute historian kontatu diren istorio gehienek dutela atzean sexuaren edo heriotzaren elementua, era inplizituan bada ere. Horrek dakarren erakargarritasuna ezin alde batera utzi telebistako ordu erdiko ekoizpenean, eta, egitate horiek nolabait justifikatzeko, askotariko telesailak eraiki izan dira.

Ikusi dugun azkenengo lana izan da Telecincok estreinatu duen Angel o Demonio telesaila. Heriotzari espiritualtasunaren osagaia gehitu diote, zentzu bako hilketa, bortxaketa eta suizidioak zuritzeko.

Errealitatea gainditzen duten indarkeria ulergaitzak ikusi ditugu, beraz, Angel o Demonio telesailaren lehen kapituluan; haatik, tipiko eta topikoetatik atera ezinik dauden pertsonaiek egiten dute telesaila are jasanezinagoa: gizonezko aingerua eta emakumezko deabrua, gizon bortxatzailea eta emazte bortxatua, Skin Heads oldartuak eta neska nerabe beldurti eta otzana.

Hara! Ikuslearen antsietatea elikatzen jarraitzeko bonba hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak