Frantzian ekoiztutako lan honetaz esan da National Geographic-en ildoari era estuan erantzuten dion dokumentala dela, II. Mundu Gerra kontatzeko ikuspuntu propioa duena, anbiguo samarra hala ere.
Ekoizpenari zerbait berria gehitu behar nonbait, eta pelikula koloreztatu egin dute, gerra zuri-beltzaren hoztasunetik urrundu guran. Dramatismoaren gorena jotzeko helburu argiak dituen emaitzak, dokumentala baino, badu Warner Brothers marrazkien antz handiagoa, alderaketak makabro samarra badirudi ere.
Dokumentalaren ikuspuntutik gerra kontatzea ez da sekula polita izan. Fikzioaren tresnez balitatuta, estilo epikoagoa ematea kontakizunari errespetagarria da. Baina hildako gorpuei karmina jartzeari lizunkeria beldurgarria deritzot, telebistak hain gustuko duen errealitatea faltsutzea eta espektakulua sortzearen beste ariketa bat.