Audientzia itsuak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2010ko abe. 28a, 01:00

Telebistaren etorkizunaz hitz egin zen WebTV mintegian EHUn asteazkenean.

Hainbat adituk gaur egungo testuinguru aldakorra marraztu ziguten; horien artean, telebista-enpresetako ordezkariek beren estrategia berriez hitz egin zuten. Mezua argia zen: "Ikus-entzunezko produktuak dibertsifikatu behar ditugu pantaila eta erabilera berrietara, audientzia jada ez dago-eta etxeko sofan jarrita guri begira".

Bideo, software, aplikazio eta izen modernoen artean Kantar Mediakoak (lehen Sofres zena) egon ziren, ikus-entzunezko kontsumoa nola neurtzen duten azaltzeko. Jaso nuen informazioak ez zuen ezer berririk: "Audimetro gutxi batzuek zapping egiten dagoen audientziaren informazioa batzen dute, besterik ez".

Audientzia ikerkuntza ez da aldatu 80ko hamarkadatik, eta, gezurra badirudi ere, egun ere telebista saioen arrakasta eta porrota (milaka euroz ari gara) audientzia emaitza horiei lotuta dago. Kantarren mezua ere argia zen: "Ez dago gure emaitzak zalantzan jarriko dituen konpetentziarik".

Horra hor bi errealitate kontrajarri, bata bestearen menpe bizi direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak