Azoka Telebista

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Pavon 2010ko abe. 11a, 07:00

Telebistaren aro berriaz ari garen honetan, beste behin, praktika on baten testigu izan gara Durangoko Azokan.

ETB3, Hamaika eta Goienak batera lan egin dute Azokarentzat propio egindako telebista emankizuna sortzeko.

Goienako lankideei irakurri diegu esperientzia apartekoa izan dela, Telebistak balio-plusa eskaini diola Azokari, eta leiho bat izan dela inguruan antolatu diren ekintzak plazaratzeko. Aipagarria da Azoka Telebista Internet bidez ere eman zela.

Lanean harrapatu gintuen azokak Huheziko lankideok, eta Goiena.net webgunean (besteak beste) zuzenean Azokaren nondik norakoak entzun eta ikusi genituen: musika, informazioa, elkarrizketak… Hori guztia gutxi balitz, Twitterren komentarioak egiteko aukera izan genuen, pantailatxoaren ondoan jarraitu genitzakeenak.

Bistan da telebistaren berritasuna ez dela LTDra mugatzen, are gehiago, Interneten unibertso berriak sortu dira ikus-entzunezkoak sortu eta partekatzeko.

Azoka Telebistak tokiko euskarazko esparruari eman dio bulkada polita, eta zoriontzekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak