Azken asteetako errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2026ko martxoaren 31

Aurreko kolaborazioetan esan nuen tesiaren dibulgazioa egiteko erabiliko nuela espazio hau, baina hori hurrengo kolaboraziorako uztea erabaki dut, azken asteotan badago-eta zeri buruz hitz egin.

Egin dezagun, bada, azken bi asteotako errepasoa.

Hasteko, martxoaren 17ko greba orokorra ekarri nahiko nuke, ez bakarrik nire azaletik ikusten dudalako 1.500 eurotik beherako diru-sarrerarekin, bestelako sostengu ekonomikorik izan ezean, ezin dela egungo bizi-kostua duintasunez asumitu, baizik eta hemengo gutxieneko soldata hemen erabaki behar dela eta biztanle guztiok bizitza duina izateko eskubidea dugula aldarrikatu nahi dudalako.

Bestalde, aste berberean hasi da 24. Korrika. Behin baino gehiagotan idatzi dut ekimen berezi honi buruz; beraz, gaur ez dut baloraziorik egingo. Hala ere, tarte hau aprobetxatu nahiko nuke bertan parte hartzera gonbidatzeko, gaur gauetik bihar goizera bitartean izango baitugu Korrika gurean, Debagoienean! Ez ahaztu, Euskara gara!

Aste mugituak izan ditugu, beraz, gurean. Eutsi diezaiogun horri!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak