HIGA bertatik bertara bizi izan dudan hirugarren aldia da, eta ediziotik ediziora, elkarrengandik gero eta gehiago ari garela ikasten esango nuke.
Horregatik, gero eta garbiago daukat hizkuntza gutxituak biziberritzeko elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela. Gure kasuan, beharrezkoa iruditzen zait hiru mailatako elkarlana: herrikoa eta, nahi bada, bailarakoa; Euskal Herri mailakoa; eta mundu mailakoa. Azken bien funtzioa GESek, Garabidek eta, batez ere, HIGAk bete ditzakete, nire ustez, baina herri mailakoan gabezia ikusten dut, nahiz eta eragile eta gazte euskaltzale aktibo dezente egon herrian.
Orduan, ez ote genuke sare bat sortu behar, eragile nahiz norbanako euskaltzale guztiak batuz, eta bakoitzak bere arlotik ekarpena eginez? Zer hoberik guztiok elkarrekin sare bat sortuta aritzea baino? Ez ote genituzke guziok emaitza hobeak lortuko?