Eraso euskarafoboen oihartzuna

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2025ko mar. 18a, 00:00

Tolosako Inauterietan, euskaraz hitz egitea eskatze hutsagatik, pertsona bat lurrera oldarkortasunez bota zuen segurtasun agente batek, euskaldunon kontrako aldarriak jaurtitzen zituen bitartean.

Egunkariren batek berria zabaldu du, baina ez zait iruditzen halako oihartzunik izan duenik, eta horrek pentsakor utzi nau. Neure buruari galdetzen diot ea eraso matxista, arrazista edo homofobo bat izan balitz ez ote zukeen oihartzun handiagorik izango. Baietz esango nuke, Euskal Herrian geroz eta zabalduago baitago, zorionez, borroka hauen aldarria. Zer gertatzen da, ordea, euskararekin? Zer gertatzen da eraso euskarafoboekin? Zertxo bat zabaltzen da, baina ez gehiegi. Esango nuke ez dagoela horren zabaldua euskararen aldeko borroka, eta jokaera euskarafoboak ez daudela oso gaizki ikusita.

Are gehiago, sentsazioa daukat erasoa jasaten duena hartu izan dela erasotzailetzat eta edukazio txarrekotzat. Noiz irekiko ditugu begiak? Noiz hasiko gara erasotzaileak erasotzaile eta erasotuak erasotu ikusten, eta ez alderantziz? Noiz kenduko diogu zilegitasuna erasotzaileari eta noiz eman erasotuari?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak