Eguneroko kontua da jatorri atzerritar zehatzeko –hots, espainiar estatuko– lagunekin elkartzean, beste norbaiti zuzendutako esaldiren bat euskaraz esaten bada, gainontzekoek gaizki begiratzea eta errespetu faltatzat hartzea, gazteleraz hitz egiten duen pertsona horrek ez duelako ulertuko. Zer gertatzen da, aldiz, beste jatorri bat duen pertsona batekin elkartzean eta, beraz, ingelesez komunikatu beharra dagoenean? Atentzioa ematen dit orduan gazteleraz hitz egitea –ez esaldi bat, elkarrizketa guztia baizik–, nahiz eta pertsona horrek ez ulertu, normaltzat hartzen dela, eta ez errespetu faltatzat; are gehiago, gehienek jokaera hori hartzen dute, nahiz eta ingelesez minimoki komunikatzeko gaitasuna guztiek izan.
Gauza bera gertatzen da tabernetan ere, susmoa baitaukat "mosto bat" eskatzean ez dutela ulertzen haserre adierazten dizuten euskarafoboei ingelesez eskatuz gero, eta honek ingelesez ezer jakin ez arren, "ulertuko" liokeela. Aldatuko ote da ustezko errespetuaren diskurtso euskarafoboa, behingoz?