Euskaltzale aktiboen saretzea

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2024ko ira. 14a, 00:00

Azkenaldian hausnartzen nabil ea Bergaran zenbat euskaltzale gauden, eta euskaltzale horietatik zenbat garen aktiboak.

Ez al zaizue iruditzen ehunekoa nahiko altua litzatekeela? 

Berariaz euskararen alde diharduten Jardun, Bergarako Euskal Herrian Euskaraz edo ikastetxeetako euskara elkarteak bezalako taldeez gain, Xaxau, Ndank Nndank eta Txapa irratia bezalakoek ere, esaterako, euskararen alde egiten dute modu aktiboan, eta baita herriko hainbat eta hainbat norbanakok ere.

Orduan, euskararen mugimendua Bergaran ez ote litzateke izugarria izan behar? Eta hauen eraginak ez ote luke euskararen erabilera haztea ekarri behar? Logikak baietz esango lidake, baina erantzuna ez zait horren positiboa iruditzen. Banaka edo talde txiki samarretan jardunda horrenbeste eragin al liteke? Lagunok, ez gaude saretuta, eta saretzeko beharra daukagu! Asko gara eta asko egiten dugu, baina elkarrekin gehiago eragin dezakegu! Elkar gaitezen eta elkarrekin arraun egin dezagun! Lasai, lagunok, laster sortuko dugu munduko armiarmarik handienak sor dezakeena baino sare handi eta ederrago bat!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak