Euskaraz harro

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2024ko mar. 22a, 00:00

Iritsi da 23. Korrika. 

Iritsi da ilusioz, emozioz eta motibazioz betetzen gaituen lasterketa erraldoia! Badakigu edozein ordutan lekukoak aurrera jarraituko duela AEK-k antolatutako ibilbidean zehar. Heldu da, bi urtetik behin gertatu bezala, euskararekin lotutako frustrazio guztiak gure motxilatik kendu eta motxila hori motibazioz eta indarrez betetzeko momentua! Heldu da herri bat garela berresteko momentua! Hala, herria harro dago eta, laster, harrotasunez gehiago bustiko gara.

Aurtengo Korrika etorri da eta laster amaituko da, Baionan, baina euskararen komunitatea ez da geldirik geldituko. Apirilaren 22tik 28ra Harrotze astea iritsiko da Euskal Herrira, eta euskaldunon harrotasuna kalera aterako dugu. Kalean euskara gehiago ikusiko dugu eta euskaldunok Euskal Herrian euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea dugula ikusiko eta aldarrikatuko dugu. 

Korrikak motibazioz eta indarrez bete digun motxila are gehiago beteko da eta gure herriaz harroago egongo gara. Harro dago herria eta Euskal Herria Euskaraz izango da! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak