Memoria daukadanetik ezagutu ditut nire eskuak ipuinak idazten. Gogoan dauzkat txikitako piratei buruzkoak nahiz nagusiagotako kontu politikoei buruzkoak. Zoritxarrez, denboraldi bat pasa dut idazteko gogorik gabe, irudimenik gabe. Zorionez, Bergaran egin den azken musikala ikusi dut: Bretxa. Zalantzarik gabe, Miserableak-ekin batera, nire gogokoena. Zerbait mugitu zidan barrenean. Idazteko gogoa, irudimena, guztia itzuli zidan. Kulturak kultura nahia berpiztu du. Betiko ikaskide izandakoa eta bere gurasoak, beste askoren artean, eszenan horren lan ona egiten ikusteak idazteko zaletasuna esnatu dit. Eta nola eskertu?
Gutxienez, zutabe hau zuentzat izan dadila. Eskerrik asko, bihotzez, herria kulturan sakon murgiltzeagatik!