Beste batzuetan, konturatzen naiz herri bezala oraindik indartsu gaudela eta gure hizkuntzagatik borrokatzeko prest gaudela, eta hala dagoela gure bailara ere.
Horren erakusle dira azken bi asteburuak nahiz datorren asteburua: ekainaren 3an, euskal politikari, idazle, pedagogo eta Euskaltzaindiaren sustatzaile izan zen Koldo Eleizalderen omenez euskal literatura sustatzeko egiten den literatur lehiaketaren sari banaketa izan genuen Bergaran; hurrengo asteburuan, Bergaran euskal musika sustatzen duen Ekinez jaialdia izan zen, 28 talderen kontzertuak bildu zituena, eta, aldi berean, Iruñean Sorionekuak egitasmoak deituta, euskara nafar guztiena dela aldarrikatu zuten 10.000 pertsonak; azkenik, ekainaren 17rako, Gazte Euskaltzaleen Topaguneak lehenengo topaketa antolatu du Aretxabaletan.
Horrek guztiak erakusten du oraindik euskararen borrokak indarra daukala. Demostra dezagun berriro larunbatean! Batu gaitezen gazte euskaltzale guztiok Aretxabaletan!