Hura Oiongoa izanda, hango euskararen egoerari buruz, euskal aktore izateari buruz eta Irati filmari buruz aritu ginen. Horrek euskal txioherria-n izugarrizko polemika sortu zuen, Edurnek aipatutako "bigarren mailako euskaldun" izatearen kontua dela eta.
Hainbat euskaltzalek euskaldun guztiok garela bigarren mailakoak adieraziz egin zuten kontra, nahiz eta inork kontrakorik esan ez. Guk ere badakigu hori, euskaldunok geure herrian bertan bigarren mailakoak gara. Hori gazteleraren edo frantsesaren komunitateek gauzatutako zapalkuntzan oinarritzen da. Hala ere, euskal komunitatearen barruan hierarkiak egon daitezke eta, hain zuzen ere, horri buruz ari zen Edurne. Kasu honetan, ez al zaigu zilegitasun osoa daukagun hiztunoi zapalduta sentitzen direnei entzutea tokatzen? Haiei entzun diezaiegun eta, bitartean, sor dezagun guztion artean euskal komunitate indartsu bat.