Euskaraldia zurekin, amama

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2022ko aza. 19a, 00:00

Berriz ere hemen da Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean hirugarren aldiz egingo den ariketa erraldoia.

Bi urtez zain egon eta gero, heldu da berriro, hizkuntza ohiturak aldatzen eta estres linguistikoa gutxitzen laguntzeko. Parte hartzaileok, euskararekiko jarrera uzkurra dutenei euskaraz egitean, nor ez da sentitu babestuta jertseari lotutako ahobizi edo belarriprest txaparekin? Nor ez du indarrez betetzen kalera irten eta horrenbeste ahobizi nahiz belarriprestikusteak? Euskaraldiak nori ez dio eskaini momentu berezirik?

Niri horrelako momentu nahiz sorpresa asko eman izan dizkit, baina bada bat gainerako sorpresak baino bereziagoa. Parte hartzeko izena ematen hasi nintzenean, bigarren parte hartzaile baten izen-ematea berrets nezakeen: Felisa Garitano Elkoroiribe. Nire bihotzeko Felisa, nire bihotzeko amama. Beti izan zara horren euskaltzalea… Duela urtebete utzi gintuzun, baina Euskaraldia bera ere zutaz gogoratzen da. Zin dagit, amama: hemendik aurrera ilusio bikoitzarekin hartuko dut Euskaraldi bakoitza eta are ahobizi-agoa izango naiz. Zurekin. Zuretzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak