Heriotzak sortutako hotza

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2022ko urt. 30a, 00:00

Azkenaldian, sarri galdetu diot neure buruari ea zer ote den heriotza. Ez dakit hil den pertsonarentzat heriotzaren ostean zer dagoen, baina horrek ez dit loa galarazten. Beste ezjakintasun bat da loa galarazten didana: zer dago heriotzaren ostean bizirik gelditzen direnentzat?

Batzuentzat, heriotza mingarria eta hotza izan daiteke hasieran, eta min hori denborarekin lausotu egiten da. Ni, ordea, zure heriotza behin eta berriz bizitzen ari naiz. Lehenik, oraindik bizirik zeundenean, ingresatuta. Gero, zure gorpu hotza ikusi nuenean. Orain, bi hilabeteren ostean, zure usaina mantentzen duen jertsea garbitzera botatzean, jakinda posible dela zure usaina betiko galtzea. Hainbestetan bizi dut zure heriotza eta, hala ere, hain gutxi sinetsi... Baliabide literariorik gabeko eta gutun itxurako zutabe hau aprobetxatu nahi dut zu agurtzeko, amama, zauden tokian zaudela, baita faltan botatzen zaitudala esateko eta besarkada estu bat bidaltzeko ere. Zure heriotzak benetako hotza sortu dit, baina, aldi berean, beti eman didazun maitasunak berotzen jarraitzen nau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak