Elur zuriaren zuri-tasuna

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Pardina 2021ko urt. 17a, 00:00

2021arekin batera elurra heldu da. Honek zuri-zuri utzi ditu gure teilatu, kale, parke eta, zer esanik ez, mendiak. Mendiak... Guztiak elur kapa handiarekin, jende asko bertaratuz honekin gozatzeko. Mendiak... Zenbat denbora daramadan horietako batera igo gabe... Nostalgia? Ez, ez dut nostalgiarik, mendira joan gabe denbora asko daramadan arren, astebetean Euskal Herriko mendien erdiak –mendi txikienak, ziurrenik– ikusi ditudalako. Nola den hori posible? Nahikoa da Instagrameko kontu bat edukitzea eta mendi hauek zuriz janztea. Honela, bat-batean, bat, bi, hiru, lau, bost.... Elurraren 500 argazki!

Badirudi elurra egiten duenean mendira joatea arau bihurtzen dela. Araua... Zein da araua? Mendi zuri horietara igotzea edo sare sozialetan igo izanaren argazkiak / frogak zabaltzea? Guztioi elurra zuria bezain polita dela erakustea? Gainerakoek egin bezala, elur kapa handia egonik mendira joan zarela erakutsiz, zure inguru zuriarekin, zure burua zuritzea? Lagunok, joan zaitezte mendietara eta disfrutatu ezazue elurraz! Hori bai, zin dagit elurra zuria dela ikasi dugula dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak