Itxialdiak inspirazioa eta imajinazioa lapurtu zizkidan eta ostean etorritako egoera ezohikoak ez die nigana itzultzeko aukerarik eman. Baina guretzat egoera gogorra bada, are gehiago umeentzat. Haien imajinazioa ere minduta gelditu ote da, normalean handia izaten duten arren? Eta gaztetxoena? Orain, ikasturte berria hasi berri dugula espero dezagun, umeren batek urte arraro honek eraginda inspirazio edo imajinazio apur bat galdu badu, bizitza normalago baten hasierak hauek guztiz berreskuratzea ekar dezala. Saia gaitezen hori bultzatzen!