Antxo, Antonia, Herriarenak zarete!

Erabiltzailearen aurpegia Aizpea Otxandiano 2018ko mar. 17a, 10:00

Espainiako Estatuaren mendeku politikaren muturreko egoerak argitaratu zaizkigu oraingoan. 

Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa Puerto III espetxean hilik aurkitu dute, herritik 1.000 kilometrora. Azken 10 urteetan espetxe baldintza gogorrenetan, torturatua, deserriratua, eta ziegaren bakardadean isolatua mantendu dutena.

Antonia ere zendu zaigu, Unai eta Jon Parot euskal preso politikoen ama, semeak etxean ikusi gabe, dispertsioaren muturreko aurpegia islatzen duena, gainean errepideko milaka kilometro zituelarik. Xabier hilik agertu den espetxe berean aurkitzen da bere seme Unai, isolamendu egoeran, azken 29 urteak daramatza preso, eta aurki beteko ditu bere kondenari dagozkion 30 urteak. Hori nahikoa ez eta sumario berria zabaldu zioten espetxean zelarik eta beste 12 urteko kondena berria hasiko luke datorren urtean. 42 urte beteko ditu espetxean, bizi osoko zigorra ezarri diote, bertan hilko dute.

Jon anaiak ere 25 urte daramatza Frantziako espetxeetan gatibu; 5. aldiz ukatu diote baldintzapeko askatasuna, kasu isolatua frantziar legedirako.

Integraziorako tresna gisa saltzen duten espetxe politika nola uler liteke kasu hauetan? Mendeku eta salbuespen testuinguru batean soilik. Unai, Jon eta beste guztiak kalera!

Herriarekiko maitasuna, borroka eta duintasunaren bidea argituko dituzten izar berriak piztu dira Euskal Herriko zeru gainean.

Memoriaren errelatoan, etxean ezkutaturik nahi gaituzte, baina zuek, Antxo, Antonia, Herriarenak zarete!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak