Iosunere lana ireki eta bere hitz hauekin egin nuen topo: "Sarritan bizitza galtzen ari garela senti dezakegu edo bizirik hilda gaudela bezalakoak entzuten ditugu. Bizitzak behar dugun guztia ematen digu une oro; guk gertatzen zaigun horri, ordea, esanahia aurkitu nahi izaten diogu, eta maiz bizitzen ari garen eperientzia ukatu ere egiten dugu. Gure oraina ukatzean, gure bizitzari bizkarra ematen hasten gara, eta bizitza garela sentitu beharrean, bizitza gure aurka dagoela senti dezakegu". Arrondok bere optimismoa irradiatzen du. Berak dio: "bizitza ez dago inoiz gure kontra, orainean gaudenean behar dugun guztia daukagu".
Eta bere bizitza ulertzeko duen modua, orainaz gozatuz, eredu izan daiteke etorkizuneko gertaerei aurrea hartu nahi dieten eta, horregatik, orainean barre edo negar egiteari uzten dioten pertsona askorentzat. Iosuneren liburua liluragarria da eta irakurleari bere pentsamendua ordenatzeko balioko dioten gaiez eta galderez beteta dago. Ez galdu aukera egilea ezagutzeko, apirilaren 18an, arratsaldeko 19.00tan Kulturateko Loramendi gelan.