Irakaskuntza: gozotu gozatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2021eko urriaren 16a

Jarri duguna ez da makala! Ikasturtearen hasieran hausnarketatxo bat egitea bidezkoa da. Administrazioak hezkuntza erreforma bere eltzean egositako gaiak, edukiak, epeak eta abar martxan omen dauzka. Betikoa, batek egin eta denok sufritu.

Labur, bederen, zertzelada bakan batzuk goiko titularra gogoraraziz. Lehorretik behingoz lur emankorrera zilipurdika jauzi handia eman behar da. Ikaslea irakaslea bezala nor moduan hartu ere bai. Horretarako, irakaskuntzan, etsipenez betiko ohituretan gelditzeke iniziatiba eta ekintza berrietara jo behar da. Adibide bat: gelan azaldutako gaiak irakasleek hitzaldi eran taldeka zein banaka denen aurrean eztabaidatzea lan onuragarria da.

Azkenik, euskararen egoera. Tamalez, une larrian aurkitzen dela aitortu beharra dago. Ikastola-eskolan gela, jolastoki, jantoki eta herrian dauden ekintzetan gogotik parte hartu behar da. Eskolan maila ona lortu eta herrira barreiatu. Lau horma tartean sartu ordez gizartera zabaldu. Garaipena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak