Mundu guztira barreiatu da koronabirusa eta oraindik herrialde asko daude txertoa jasotzeke. Afrikan herrialde mordoak oraindik ez dute ezer jaso. Kutsatze-tasa, zenbat heriotza… Auskalo. Pandemia honen borrokan mundu osoa hartzen ez den bitartean gure ahaleginak antzuak izanen dira. Hemen gaixoekin ibili behar duten profesionalentzat ez dago txertorik oraindik. Adi, gezurrezko txertoak bidean dira.