Zuzena, zehatza eta gardena

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2020ko urr. 2a, 00:00

Kazetarien bete beharreko lana. Politikarien hitzaldiak entzun eta prentsaurrekoak ikusita etsipenak leher egin du.

Egun hauetan politikarien hitz jarioa jasanezina da. Adibideak asko eta tamalgarriak. Bi datu besterik ez. Oraintsu Madrilgo koronabirusaren igoera dela-eta prentsaurrekoa egin da. "Gobernuak milaka ontzi jarri ditu Madril osoan eskuak igurtzi eta ez kutsatzeko". Hitz jario lerdoa bezain antzua. Horixe prentsa deialdiko puntu nagusia! Kazetariak mutis. Poteak amaitzen direnean gauza bererako beste deialdi bat egin beharko dute! Egun hauetan Pedro Sanchezi elkarrizketa luzea egin dio Iñaki Lopezek. Sanchezek galdera bakoitzari heldu eta bere nahierara borobildu, moldatu eta bapo! Etenik ez zion egin kazetariak.

Presidenteak bere burua zuritzen jarduten zuen bitartean elkarrizketatzaileak prestatuta zituen galderekin segi zuen. Tristea, baina errealitatea horrela da. Kazetarien esku dago herritarrei benetako informazioa zabaltzea. Horretarako, kazetariak galdera zuzenak, zehatzak eta gardenak egin behar ditu, eta ausart eta zorrotz jokatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak