Koronabirusa, hausnarketa eta kirola

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2020ko eka. 20a, 00:00

Birusak eraginda egoera aski berezia bizi izan dugu, eta motelago, baina jarraituko du. Gurean bortizki jo gaitu. Neurriak ez dira zuzen hartu eta berandu hartu dira.

Urtarrilean, eta bereziki otsailean, zetorrenaren berri bazen. Ukatzea tranpa da. Beharrezko bitartekoak prestatzeko: arnasgailuak, maskarak, jantziak, testa, PCRak… egitea. Gure aditu eta politikako jendea non egon da? Konfinamenduak hausnarketara murgildu gaitu. Puntu emaileak, irratia eta telebista: hildakoak, kutsatuak, ospitalizatuak, sendatuak, positiboak… Hausnarketak pertsonen ahulezia agerian jarri du. "Ezereza gaituk", entzuten da. Eta errematea, egoera sozial eta ekonomiko larria. Autoen ekoizpena, lurpera. Bizikletak, zorionez, hirukoiztu egin dira. Bizitzan, molde berrietara egokituko ote gara? Edo betiko leloan jarraituko dugu?

Baina orain, baloiaren txanda da! Futbola, egunero! Puf! Gauza kuriosoa da: segalaritza naturaren erdigunean, zelai zabalean, birusa kutsatzeko arriskurik ez, eta antolatzeko kuadrillak auzolanean. Belarra mardula, 12 segalari prest gogo biziarekin, baina txapelketak galarazi. Zangoak lepo gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak