Alexander Von Humboldt (1769-1859) alemaniarra gai honetan zientzialaria, astronomoa, geografoa, ikertzailea, eta abar. Duela 200 urte ikerketa alorrean egin zituen lanak bere garaiko eta ondorengo zientzialarien aitorpena izan du. Humboldt-ek garbi azaldu zuen ekonomia eta politika arloko eraginak ingurugiroan zerikusi osoa duela, txarrerako.
Zer gertatzen da? Klima aldaketari buruz hitz jarioa handia, baina ekintzarik bat ere ez. Zientzialarien mezuak garbiak dira. Baina politikari bati tertulia batean entzun nioenez, "ondorengo belaunaldien arazoa eta eginkizuna izango da". "Hor konpon!" esatea bakarrik falta zitzaion. Arazo honetan zerikusi handia dute multinazionalek. Baina aginte publikoak neurriak hartu behar ditu, udaletatik hasi eta gainerako erakundeetan. Planteamendu zehatzik egiten ez duen alderdiari, botorik ez.