Baliabideak harrapatzearen ondorioa

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2018ko aza. 11a, 00:00

Eguneroko albistea da. Irunen, etorkinak mugaz alde batera eta bestera ikusten ditugu. Horietako batekin mintzatu gara. 40 bat urte zituen, nigeriarra zirudien.

Sei bat urteko semea belaunetan, eta konfiantza pittin bat hartu ondoren hauxe kontatu zigun: "Gure herritik abiatu ginen eta gorriak pasatu ditugu. Emaztea han utzi genuen. Hori da gakoa. Gure herria, mendebaldeko herri aberatsen esku dago. Gurea izan bazen ez ginen aterako. Bi seme alboan ditudala gentozen. Belaunetan daukadan semea, negarrari eutsi ezin eta matrailak igurtziaz, beste semea itsasoan galdu genuen. Egin-ahalak egin arren salbatzeko, ezin izan genuen. Ur handitan gelditu zen, eta gure bihotzean". Aita eta semea zotinka, ezin jarraitu hizketan.

Alboko taberna batean kafetxo bat hartuaz jaso genion: "Etorkinak gara, gure herrialdeetako baliabideak lapurtu egiten dizkigute. Herri aurreratuen politika eta interes ekonomiaren menpeko gara. Oinarrian hori da, gure borondatearen kontra irten beharraren arrazoia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak