Hitza hitz

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2018ko eka. 24a, 00:00

Estatuko aurrekontuak eta PPri jarritako zentsura-mozioak hitz jarioa sortu du.

Euskaldunon bertute handienetakoari zaplaztekoa ere eman zaio. Duela 45 urte, Argentinako Buenos Aires hirian, bi gizon albotik pasatzerakoan "Palabra de vasco" esaten entzun nien. Itzuli, eta galdegin nien: "Beti entzun duguna, hitzaren balioak berebiziko konpromisoa duela Euskal Herrian". Ea gure altxorrik bedeinkatuena zaintzen dugun, sandios!

Aurrekontuei batzuek baietza eman zioten. Biharamunean, tropelean, turuta hotsean Euskal Herriko mikrofono guztiak, publikoak zein pribatuak, txistu zipriztinez epelduak izan ziren. Esateko gutxi dagoenean zurrunbilo handia. Komunikabideetako tertulia giroa gogaikarria. Oilategia zirudiena arrautzarik egin gabe. Euskal kolorea urri, eta bestaldekoak ugari. Ohikoa. Makurrak gaituk. Katalanak eta euskaldunak, ordena horretan, zentsura-mozioa aurrera atera zen. Aurrekontuetan baietz eman zutenek, katalanek zer esango zuten zain. Ezetza ezin eman. P(SO)Ek zer? S eta O berreskuratu eta E tenplatzen badu, tira. Baina Marlaska, Borrell... Zer espero liteke?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak