Pentsiodunak tente!

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2018ko mar. 24a, 07:00

Pentsiodunen protesta oihartzun zabala izaten ari da.

Milaka pertsona astero, kaleak hartuz "aski da!" oihukatuz. Zorioneko dardara sortzen ari dira politiko lapur higuingarri guztien aurrean. Gobernuak bizitzaren garestitzea dela eta pentsiodunei ezarritako 0,25eko igoera izan da pazientzia gainezka jarri duena. Bilbon zapatuan egin zen agerraldiak marka guztiak hautsi zituen. 115.000 lagundik gora, Gran Via osoa jendez gainezka! Kalera jo behar da eta gero lapurrei botorik ez eman. Herritarrak asaldatzea da bide bakarra. Madrilgo Gobernutik hitz hutsak eta irainak. Eta Pedro Sanchezek esan duena? Diputatuei soldata 0,25 jaistea proposatuko duela? Ikaragarria, jauna!

Aburto alkateak ere hanka sartze galanta egin du. Manifestazioa udaletxe aurretik abiatzea ez du begi onez ikusten. Haserrea piztu du. "Ehun mila euroko soldata duenak, zer esango du ba!"; "biziarteko soldata ere bermatua izango du!". Alkate jauna, jende uholdea, ohore handia behar luke izan, herriko etxera hurbiltzea. Baina sabaian eta lurrean banaturik ezinezkoa da maitasun ekintza gauzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak