Torturaren memoriarik eza

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2017ko abe. 2a, 00:00

Nork ukatu dezake Euskal Herrian tortura suntsitzailea, basatia, iraingarria, traumatikoa, heriotza eskatzerainokoa eta kartzelara luzarorako, tarteka heriotzarako bidea? Joxe Arregiren kasua, besteak beste, lekuko.

Memoriaz mintzatzen ari gara aspalditxoan. Milaka pertsona izan dira torturatuak.

Memoriaz egokitasunez aritzeko, jasan izan dugun sufrikarioa erdigunean jarri behar da. Tortura. Estatuaren ekintza da eta herritar guztion ordezkapena lapurtuz aplikatzen da. Gogorra izan behar du torturatzaileari eskatzea: "Emazkidazue bi tiro eta kito". Eta, gainera, zenbat ote dira, proba faltsuak aitortuaz espetxean sartu direnak.

Pako Etxeberria forentseari entzuna diogu torturatua soilik torturatua dela eta, gainera, demostratu dezakeena. Milaka kasu eta denak estaliak izan dira. Europako epaitegien kondena ebazpenei jaramonik ez. P(so)E eta PP, a ze parea! Memoria eta erreparazio ahaleginean torturak apenas duen lekurik. Lotsagarria bezain iraingarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak