Euskararen erabilera ahula

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2017ko ira. 10a, 00:00

Urte asko igaro dira euskararen ofizialtasuna martxan jarri zela.

Kalean euskararen erabilera moteltzen ari da. Ikasi gehiago ikasten da, baina erabilera  atzerantz doa. Laburbilduta, bi esparrutan jarriko dugu arreta: hezkuntza eremuan eta administrazioan orokorrean. Gauza bat da euskara ikastea eta beste bat erabiltzea eta kalean islatzea. Ikastetxean, euskararen erabilera bermatu behar da. Horretarako, ekintza osagarriak behar dira.

Kanpainak egin ikastetxeko langile guztien partaidetzarekin. Ikasleen artean euskaraz mintzatu ikastetxetik at ere islatu dadin. Solasalditan irakasleak ikasleekin parte hartuz jolas guztietan, aditz eta esaera zaharren lehiaketak eginaz; hitzaldiak, idazlanak, entrebistak, eta abar, eta abar. Ezinezkoa ez da, lorpen bikainak izan dira. Bigarren puntua, bi hitzetan, administrazioari dagokio; funtzionarioak euskaldunak izatea. Bada garaia. Oposizioak euskararen baldintzapean egitea. Administrazioaren atal guztietan, bereziki, jendaurrean lana egin behar dutenek, euskaraz!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak