Korrika aguro, euskara motel

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2017ko api. 29a, 00:00

Korrikaren 20. erakustaldia jendetsua eta koloretsua izan da. Zorionak!

Joseba Sarrionandiak, bere mezuan, baieztapen lapidarioa ozenki barreiatu zuen: "Euskara, beste hizkuntzak bezala, altxor unibertsal bat da denona delako, agortzen ez delako eta dohainekoa delako". Beste hau ere aitortu zuen: "Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik". Halaxe da, Joseba. Honek kontrapuntua ezartzeko arrastoa ematen dit.

Korrikan ikusi izan ditugu udal, diputazio, Jaurlaritza eta zenbait organizazioren ordezkariak. Batzuek ahoa ongi puztu dute euskara laudoriotzeko. Ongi. Baina zer egiten dute TAO-OTA, udaltzain, ertzain, eta abarrekin? Hitz batean, herritarren zerbitzuan "eskaparatean" dabiltzan edo ibiliko diren langileekin ze plangintza dago? Esparru zabalagoan ere sar gintezke.

Eta ikastetxeetan, ikastola mordoa barne, ikasleak euren artean erdara hutsean aritzen badira eta egoera tamalgarri hori iraultzeko ezer ez bada egiten, zer espero genezake? Korrikak koloretsua bezain serioski erreibindikatzailea izan behar luke oraindik. Bernizak ez dezala barruko herdoil ustelgarria estali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak