Bilbora, demokrazia oihukatzera

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2017ko urtarrilaren 13a

Biharko eguna azpimarratuta geldituko da egutegian. Bilboko kaleetan bilduko den jendetzak eta zabalduko  den mezuak berebiziko oihartzuna izango du.

Euskal presoen eskubideak ez ezik, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko da. Biak uztarturik daude. Presoak, deportatuak, iheslariak, beraien eskubideak hankapean, zapaldurik, dauden bitartean, elkartasun oihartzuna berebiziko urratsa izango da, herri honek bere barruan duen askatasun hazia, behingoz, erne eta loratu dadin.

Hain zaila al da esatea eta ulertzea, euskaldunok Españagandik aparte bizi nahi dugula? Zalantzak daude? Ba, ireki bidea demokraziari eta galdetu herriari. Itsumustuan hor datoz: “Erabakia hartu bai, baina denoi dagokigu. Konstituzioak dio”. Kontxo! Lege antidemokratikoa ezarri eta, orain, 45 milioiko artaldeak, tartean  katamixarrak, otsoak eta lapurrak,  menpean duen artaldetxo bat irentsi nahi du.  Erabakia hartzeko nortasun agiria soilik euskaldunok daukagu. Ulertu ezazue behingoz eta eman bueltaxka bat Ingalaterratik eta Eskoziatik, ea argitzen zareten. Presoak etxera herria askatzera, denok Bilbora

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak