Gonzalez, engainatua eta traizionatua

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2016ko urr. 14a, 09:50

PSOE bere baitan duen zurrunbiloa eta eskandalua baretu ezinean dabil. Baina ikusi nor sentitu den engainatua! Han eta hemen ondasunez eta luxuz  ito beharrean dabilen presidente ohia, Felipe Gonzalez: Isidoro.

Elkarrizketa pribatua izan omen zuen Sanchezekin eta  Gobernua aukeratzeko  hirugarrengo honetan abstentziora joko zuela PPri gobernua ahalbideratzeko esan omen zion. Beno, ba, Sanchezek engainatu eta traizioa egin diola dio  Gonzalezek. Begira honek, OTANen, gauza bat esan eta beste bat eginaz sartuak izan ginen. Beste bat, Nafarroa Euskadi dela  eta Euskadik bere askatasuna lortzeko eskubidea duela esaten zuen. Gogoan dut, Estatuan, duela  36 bat urte, hauteskunde kanpaina tarteko,  Bilboko Ercilla Hotelean prentsaurrekoa eskaini zuela, eta Egin egunkarirako informazioa jasotzen bertan ginen. Kazetariz gainezka aretoa eta galdetu nion: “Baieztapen bi horiek defendatzen jarraitzen al duzu?” Bere erantzuna, ohiko aspergarri jarduna bota ondoren, hauxe izan zen: “¿Se ha entendido?”. “Perfectamente. Navarra seguirá igual y Euskadi también según usted”, erantzun nion. Sahara, albora begiratu eta hor konpon! Horrela, traizioz beteriko zerrenda osatuko genuke.

Une korapilatsua bizi du P(SO)Ek. Azken zortzi urteetan 6.000.000 boto emaile galdu ditu. S eta O hizkiak galtzen joan den heinean jarraitzaileen bizkar ematea etengabea eta  mingarria izaten ari da. Itsumustuan erori da P(SO)E.    

Orain zer egingo duen garbi dago, abstentzioa. Sanchezek aldrebeskeria ikaragarria egin du hiruko Gobernua osatzeko saiakeran. Podemosekin hitz egin gabe, Ciudadanosekin danbor eta guzti paktua plazaratu. DBHko ikasleak ere ez luke egingo horrelakorik. Gonzalez modukoak sozio izanaz, ea non amaitzen den odol-jarioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak