Torturarik ez: inon eta inorekin ez

Erabiltzailearen aurpegia Andres Osa 'Sakona' 2016ko mai. 21a, 00:00

Tortura, oinaze beldurgarria, gizakiaren, pertsonaren duintasuna zapuztu, birrindu, lurperatu, trapu zaharraren gisan zimurtu, zeharo suntsitzen duen jokaera da.

Trantze horretan  bi tiro eta seko gelditzea desiratu izan dutenen aitorpena hor dago. Espainiako Barne ministroa, Fernandez Diaz, haserre azaldu zaigu, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Ricardo de Prada epaileak “tortura erabat aplikatu da” esan duelako. Ministroa, neurriak hartzeko prest. Ondorioa: demokrazia oporretan. 

Mikel Zabaltzak jasan behar izan zuen tortura eta ondorioz heriotza salatu da Iruñean, horman pintada eginaz. Madrilgo delegatuak, Alba andreak, ETArekin lotu zuen Zabaltza. Faltsua. Baina larriagoa da loturarik ez zuela enteratu zenean, nolabait zuzendu nahian: "Baina pintada horrek Estatuko Segurtasun Indarrak zipriztindu ditzake”. ETAkoa izan bazen, Albaren ustetan, ongi torturatua.

Alde batekoa zein bestekoa izan, torturak ez du lekurik. Bereizketa egitea justifikazio kriminala besterik ez da, eta torturatzaileei hauspoa ematea. PSOEk eta PPk ehunka torturatu dituzte, eta hemengoak, salbuespenak salbuespen, albora begira eta eskuak igurtzi. Eliza mutu. Herri Defendatzailea “frogak eskuan izan arte” isilik. Bitartean, oinazegailuak martxan. Demokrazia oporretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak